Esperantza

Submitted by ereiten on

Image removed.Uda hastear dago. Argitsu dago Udaleko udalbatzarren gela. Gainera, estropadetan irabazitako banderek antzerki itxura ematen diote.

Han egongo al dira bandera zaharrak? 1896koak, esate baterako?

Zarautzen turista izan gara

Submitted by ereiten on

Image removed.Erronka ez zen makala. Gure kostaldeko herri bisitatuenetariko bat hartu eta turismoaren inguruan dituzten kexak aztertu.

Hori egiteko, noski, laguntza beharko. CICtourGUNE bidelagun.

Hausnarketa ez da makala izan. Arrakastatsua ematen duen eredua ahula ez ote den galdetzeraino.

Harriak

Submitted by ereiten on

Herrian zehar paseatzeak ustekabeak ematen ditu. Txio sortari hasiera eman dion argazkia lekuko. Harri horiek buruan, Luzuriagako langileei buruzko liburua gogoan. Orduan idatzitakoa eta liburu bera errekuperatzea otu zaigu. Honatx.

'Baleak ikusi ditut' komikiaren aurkezpena

Submitted by ereiten on

Javier de Isusiren ‘Baleak ikusi ditut’ komikiaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.

Javier de Isusik Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadak islatzen ditu. Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia...

Zubimusuk badu beste altxor bat

Submitted by ereiten on

Image removed.Villabona eta Zizurkil batzen dituen Zubimusu izeneko zubiak baditu 3 begi. Gaur egun bi bakarrik dira arku erdikoak, baina garai batean hiruak ziren horrelakoak. Harrizkoa, antzinakoa, oso garrantzitsua bi herrientzat, baita ingurukoentzat,... Tira, ongi xamar ezagutzen ditugu zubi horren ezaugarri eta berezitasunak.

Apirila

Submitted by ereiten on

Image removed.Iñigo Aranbarriren nobela berria da Apirila. Interesantea izateaz gain, liburua bikaina da. Bizia, gordina. Bukatu arte ezin askatu horietakoa. Idazleak zenbat gauza kontatu dituen pentsatzen uzten duen horietakoa.