Orrimarkatzaileak liburutegietan

Submitted by ereiten on
Eta zuk? zer jartzen duzu liburuen orri tartean? Liburutegietako zerbitzuen artean gehien ezagutzen dena liburuen mailegua da. Prozedura sinplea da, denok dakigu: erabiltzaileak liburu bat nahi du, eta maileguan eramaten du, erraza. Baina, zer gertatzen da gero? Noizbait pentsatu al duzue zer gertatzen den erabiltzaileak liburu horrekin ateratzen den unetik liburutegira bueltatzen duen arte? Egia esan batek daki. Baina liburua itzultzen dutenean! Hor bai, barruan topatzen dugunak horri buruzko informazioa ematen digu!. Eta zer da hor egoten dena?

Farmazia Beltza

Submitted by ereiten on
Farmazia Beltza
(bezeroentzako artatzea) 
+34 659493646
info@ereiten.eus
Koldo Mitxelena 7-A
Orereta
Gipuzkoa 20110

Ijitoen dantza

Submitted by ereiten on

Image removed.Ez da txikikeria ondorengo lerroetan komentatuko dugun testua 1611ko Errenteriako akta batean topatzea, Madalena jai egunaren ospakizunen ildotik. Orduan bi dantza egitea adosten da, horien artean ijitoena bat delarik.

Elkanoren izenean hiribildua biziberritzen

Submitted by ereiten on

Image removed.Aski ezaguna da Getaria munduari bira ematen lehena izan zen itsasgizonaren sorterria dela. Juan Sebastian Elkano zenaren presentzia etengabea da Gipuzkoako kostaldeko herri honetan.

Ordenantza zaharrak

Submitted by ereiten on

Image removed.Asteasun gordetzen den Udal Ordenantzarik zaharrena 1534 urtekoa da, apirilaren 14ean Udalak eta Carlos I erregeak onartutakoak hain zuzen. Badira ba 481 urte ordenantza hau onartu zenetik.

1866ko Urtarrilaren 9ko ezbeharra

Submitted by ereiten on

Image removed.Itsasoak behin baino gehiagotan eraman izan ditu bere altzora itsasotik bizi diren familietako kideak. Ez du inolako gupidarik agertzen haserretzen denean. Onenean pertsona bakarra eramaten du eta okerrenean tripulazio osoak. Azken hau izan zen 1866ko urtarrilaren 9an Getariako herriak jasan zuen ezbeharra.

Getariako abere hiltegia (I)

Submitted by ereiten on

Image removed.Garai batean animaliak etxeetan hazi eta hiltzen ziren, baina denborarekin guzti hori aldatzen joan da apurka. Nekazal guneetan txerribodekin mantendu da gehien, baina gaur egun oso toki gutxitan egiten dira. Izan ere, gaur egun haragia non-nahi erosi dezakegu, gure beharretara egokituz.

Oiartzun jai giroan

Submitted by ereiten on

Uda jai garaia dugu, zalantzarik gabe. Festak hamaika lekutan ospatzen dira, izan hiri, herri edo auzuneak. Sanjoanetatik hasi eta aste luzeetan zehar, ondo pasatzeko giroa nagusi da. Denbora asko ez dela, herrietan ematen ziren ospakizun, festa eta jai gehienak egutegi kristau-katolikoak finkatuak ziren. Errealitate hau askoz adierazgarriagoa izan zen Antzin Erregimenean, Elizaren presentzia gizartearen hamaika esparrutara hedaturik baitzegoen.

Getariako emakume abertzale batza

Submitted by ereiten on
Orain dela zenbait hilabete euskal abertzaletasunarekin loturiko nekazal elkarteen inguruko zenbait datu plazaratu modura, oraingo honetan, euskal abertzaletasunarekin loturiko emakume elkarteen inguruko informazio zantzu batzuk zuenganatzeko asmotan gatoz. Aipaturiko idatzian bezala, XIX. mendeko lehen herenera egingo dugu salto, zehatzagoak izanda, Bigarren Errepublikaren garaira. Aztergai daukagun elkartearen zimenduak 1922.

Askizuko serora

Submitted by ereiten on
Serora. Hitz hau entzutean gehienoi mojak etortzen zaizkigu burura, harritzekoa ez dena, seroren betebeharrak aurrera eramaten zituzten beharginak serora izenez ere ezagunak baitziren Hegoaldean. Iparraldean, gai honi beste trataera bat eman izan zaio egun arte, baina Hegoaldean zentratuko gara lerro hauetan, Getariako bitxikeria bat aztertzea baitugu helburu, Askizuko baselizakoa zehatzagoak izanda. Hitz gutxitan esanda, XIX. mende aurretiko serorek erlijiotasun herrikoiaren erritu eta sinesmenen gordailu lanak egiten zizuten, eraikinen zainketa fisikoa eta espirituala barne.