Bisita gidatuak Errenterian

Submitted by ereiten on

Ondarea bertatik bertara programaren baitan asteburu honetan bisita gidatuak egingo dira Gipuzkoako herri ezberdinetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, udaletako teknikari eta kultur eragileekin batera, ohiko zirkuituetatik kanpo edota ezkutuko edo ezezagun diren ondare elementuak ezagutzera eman nahi dituzte.

2018ko uztaila

Submitted by ereiten on

Posible al du enpresa batek tokiko komunitatea sortu? Edo tokiko komunitatean bere burua txertatu? Zilegi al zaio halakorik egitea? Enpresak bezeroak ditu; ez al ditu haren komunitatea urrupatu eta propiotzat hartzen?

Zalantza, kezka, galdera. Ez dakigu oso ondo gurean zer den.

sdfghj

Submitted by ereiten on

Igantziko eta beste zenbait artxibotako harribitxien ingurukoak

Submitted by ereiten on
Erran.eus-ek Ereiteneko bi langile elkarrizketatu ditu Igantziko artxiboan topatutako agiri bat aitzakitzat hartuta. Hauxe da egin dieten elkarrizketa. Ereiten enpresako Amagoia Piá eta Beñat Ziarra historialariak artxiboen antolaketan espezializatuak dira. Bertze zenbait herriren artean Igantziko artxiboa eguneratzen ari dira. Zein da egiten ari zareten lana? Une honetan Igantziko udal artxiboa eguneratzen ari gara.

Urte amaiera Getariako Liburutegian

Submitted by ereiten on
Abendua iritsi da Getariako liburutegira. Kaleko freskurak bultzatuta makina bat herritar izan dira azken egunotan gurera gerturaturiko erabiltzaileak, haurrak haien etxekolan eta marrazkiekin, helduak eleberri askotarikoekin. Negua liburutegiaren alde datorren urtaroa izan ohi da, udako hondartza giroa atzean utzi eta apalategien arteko txokoak goxatuz pasatzeko garaia. Aurten gainera bisita berezia izan genuen abenduak hamabost zituela: Uxue Alberdi idazlea etorri zen bere liburu berria aurkeztera, “La Belle” haurrentzako istorio ilustratua.

Wolverine: oinarrizko geografia

Submitted by ereiten on
Kanada


Marvel Unibertsoko pertsonaia nagusienetakoa yankeea beharrean kanadiarra dela nork esango luke!

Xabiroi eredua

Submitted by ereiten on

Image removed.Zein ausartzen da Xabiroi saritzeko dauden arrazoiak botatzen?

Joko arriskutsua da. Arrazoi asko dago; hortaz, baten bat ahaztea oso erraza da.

Gainera, bakoitzak bereak izango ditu. Hemen, gureak azaltzen saiatuko gara. Jakina, gure arrazoiak gure ikuskerari daude lotuak.

Txirrindak aberatsentzat dira

Submitted by ereiten on

Image removed.Askotan entzuten dugu gaur egun udal tasa edo zerga bitxi bat jartzeko asmoa duela hemengo edo hango Udalak, eta gure jarrera beti izaten da berdina: hauek beti gauza geroz eta arraroagoak asmatzen!, ez dut inoiz horrelakorik ikusi.

1787ko Zumaiako Itsasgizonen Zerrenda

Submitted by ereiten on

Image removed.San Telmo Kofradiako liburuetan mota desberdinetako dokumentuak aurki daitezke. Horien artean, Zumaiako marinelen inguruko informazioa eskaintzen duten zerrendak daude. Gaurko gaiarekin jarraitu baino lehen ordea, gogorarazi beharrekoa da kofradia honen liburu zaharrenak galdu egin zirela eta 1787an liburu berria osatu behar izan zela.

Getaria eta Baleak

Submitted by ereiten on

Image removed.Gabon egunetan balea agertu zen Getariako portuan. Gaur egun gutxitan izaten da aukera itsasertzetik bale bat ikusteko eta asko izan ziren gabonetako oporrak bertara gerturatzeko baliatu zituztenak. Baleak euskal kostaldetik urrundu dira, animalia hauen populazioaren beherakadak bultzatuta.