Komiki berrien aurkezpenak

Submitted by ereiten on

Udazkenean beti izaten da liburuak argitaratzeko une berezia, eta aurten ere komikigintzan hori nabarituko da. Hilabete honetan bi komiki berriren aurkezpena ospatzen ari gara Komikigunean.


Haur besoetakoa: Paristik datorren artista

Abenduaren 14ko Harria Hitz, urtea amaitzeko

Submitted by ereiten on
  Abenduaren 14an izango duzuen ibilbide proposamen berria egin nahi dizuegu. Lehenik Judas Arrietaren mural berriaren aurkezpena ere burutuko da 10:30tan eta jarraian Harria Hitz bisita gidatua. Gidari berezi bat izango dugu gainera, Irati Otamendi arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizkigu. Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da eta euskal sorkuntzarekin lotura zuzenekoa.

Hitzarmen kolektiboaren lehen urratsak

Submitted by ereiten on
Logika kapitalista, gure egunerokoa goitik behera gidatzen duen bat eta bakarra, kaleko pertsona xumeenetik gutako bakoitzaren eskubide eta ongizateaz arduratzen direla dioten erakunde publikoetaraino. Eskubideak. Ongizatea. Ahoa betetzen duten hitzak poltsikora begiratu bitartean noski, nola bestela? Artxibo, liburutegi eta museoetan mugitzen gara ereitendarrak, nahiz eta bestelako zenbait txangurrotan aurkitzea arraroa ez izan. Gure lan mundu txiki honetako baso zakar eta ilunetan urte dezente daramatza Ereitenek argi pixka baten bila. Arautu gabeko iluntasunean argiaren bila.

Saguzulo haurren irakurle taldea: letren artean Getaria goxatuz

Submitted by ereiten on
Aurreko berrietan azaldu genizuen bezala, aurtengo ikasturtearekin batera Saguzulo haurren irakurkle taldea martxan jarri dugu Uxue Alberdi idazleak, Getariako Liburutegiko Andoni Olaetxea liburuzainak eta Getariako Udalak. Irakurzaletasuna eta hausnarketarako gaitasuna lantzeko espazio bat ez ezik, gozatzeko eta elkar ezagutzeko gune bat izango da Saguzulo. Irailaren 16an itxi genuen izen ematea eta plaza kopurua ia bere osotasunean bete da, 13 lagunek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Fiona Tan, Point of departure

Submitted by ereiten on

Image removed.Nor da Tan? Neska al da? Nongoa da?

Erakusketa honetako hainbat bisitariek egiten dituzten ohiko galderak dira, eta beraiek jakin gabe, urteetan zehar artistak berak bere buruari egindako galderak burutzen ari dira… Nortasunaren inguruko galderak , bere nortasunaren ingurukoak.

Esperantza

Submitted by ereiten on

Image removed.Uda hastear dago. Argitsu dago Udaleko udalbatzarren gela. Gainera, estropadetan irabazitako banderek antzerki itxura ematen diote.

Han egongo al dira bandera zaharrak? 1896koak, esate baterako?

Herriko memoria industriala berreskuratzen

Submitted by ereiten on

Image removed.Tarte hau Zumaiako artxiboan aurki daiteken informazio oparoaz aritzeko erabili izan dugu. Zumaiako historia gordetzen duten liburu eta orri horiek eman dezaketen informazioaren erakusleiho bezala. Bertan gordeak dauden dokumentuetan murgildu, igerian egin eta lerro hauek beteko dituzten altxor txikien bila ibiltzen gara horretarako.

Villabonako liburutegi zaharra

Submitted by ereiten on
Image removed.Gaurkoan Villabonako Udal Liburutegiari buruz arituko gara. Bai, Artxiboan baditugu liburutegiari buruzko kontuak ere. Askok jakingo dute gaur egun ezagutzen dugun liburutegia 1980 inguruan planteatu eta 1981 urtean sortutakoa dela. Baina, lehenago ere izan zen herrian beste liburutegi bat.

Ricardo Ugarte

Submitted by ereiten on

Image removed.Abendu bukaera arte zabalik egongo da Ricardo Ugarteri eskainitako erakusketa. Trintxerpeko Ciriza Etxean eta San Pedroko udal aretoan, bere ibilbide artistikoaren zati bat aurkituko dugu, non, materia eta hutsaren arteko elkarrizketa, eta itsasoa diren gai nagusiak.

1957ko San Pedrotako egitaraua: jai egitarau bat baino gehiago

Submitted by ereiten on

San Pedrotan murgilduta dago Zumaia egunotan. Herriko zaindariari eskainitako jai hauek aspaldidanik ospatzen dira. Gaur egun San Telmoak nagusitasuna kendu dieten arren, gustora murgiltzen dira zumaiarrak festagiro epeleko jai udatiar hauetan.