Elosegitarren artxiboa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean

Submitted by ereiten on

Dakizuenez, oso Leial eta oso Noblea den Tolosako villa honetan arras ezagunak dira urte luzez bertan ekoiztu diren Elosegi txapelak, egun herriaren bereizgarrietako bat izatera bilakatzeraino.

Gipuzkoako Artxibo Orokorretik, Elosegitarren funtsarekin lan egitea eskatu digute, txapelen enpresak dohaintzan eman baitzien familiaren zenbait argazki eta dokumentu.

<strong>Eta berreraikitakoa “San Juan” baleontzia ez balitz? Datu berriak Simancaseko Artxibo Nagusiko agiri argitaragabekoen ondotik</strong>

Submitted by ereiten on

Egun, Kanadako Labrador aldean 1565ean hondoratu zen “San Juan” naoak oihartzun handia lortu du. Lehenengo pausoak Selma Huxleyk eman zituen. Ikertzaile honek itsasontziaren berri izan zuen dokumentazioan, baita bere hondoratzearena ere, Buttes delako portuan gertatutakoa, egun Red Bay izenekoarekin identifikatu den horretan.

Armagintza eskolaren funtsa katalogatzen Portalean

Submitted by ereiten on

Eibarreko liburutegian uda hasieratik hona aritu gara lanean Portalea eraikinean, lehengo arma fabrika zaharrean berreraikitako kultura-etxe laberintiko honetan. Bertan Armeria Eskolako XX. mendeko liburutegiko funtsa katalogatzen ari gara. Azken dokumentuekin gabiltza jada, amaitzear dugun lantxo honetan. Hauek batez ere ingeniaritza munduko testu-liburu, aldizkari eta katalogoak dira.

Igantziko kontuen zirimola

Submitted by ereiten on

Nominen ordainketa, ibilgailuen gaineko zerga kobratzea, teilatua berritzeko obra baimenaren tasa kobratzea, bulegoko materiala ordaintzea, igerilekuetako jardinetan haziak botatzeagatik ordaintzea,… Ordainketa aginduak gora eta kobratzeko aginduak behera. Urteak aurrera eta urteak atzera. Horrela gabiltza Igantziko Udal Artixboan.1993 urtetik aurrerako kontuen antolaketa lanak egiten. Lankide batek esaten duen moduan, "badira 30 urte, hain gertu ikusten dugun arren, badira 30 urte".

Gordailua. Gipuzkoako ondarea zaintzen

Submitted by ereiten on

Teknologia berrien eta Internet artean bizi gara, eduki digitalez inguratuta. Baina
mundu berri digital honetan ez dugu ahaztu behar kultura-ondarea kontserbatzearen
garrantziaz. Gure arbasoetatik jasotako eta egungo gizarteak sortutako ondareaz.

Igantziko bestak: bertsolariak, kirola eta zenbait dantza polemiko XX. mendeko San Migeletan

Submitted by ereiten on

Gainean dugu 2022ko San Miguel eguna, Igantziko herriak gogotsu itxoiten duen data, buruilaren egun honekin hasten baitute herriko bestak igantziarrek. Udal artxiboan daukaten funts interesgarrietan arakatzen ibili gara, bertan dituzten bestetako programak kuxkuxeatuz. Zenbait ale dituzte, XX. mende hasierakoak, intereseko datuak ematen dizkigutenak Igantzi eta igantzitarren inguruan, duela ia 100 urteko jaiak nola ospatzen zituzten ikusteko aukera ematen baitute.

Arantzako udal araudiak 1892 urtean

Submitted by ereiten on

Herri guztiek dituzte ordenantza ugari. Tokiko legediak osatzeko azken mailako araudiak dira. Bertan biltzen dira zuzenbide administratiboaren inguruko irizpideak: hirigintza arauak betetzeko, zergak nola eta noiz ordaindu… Garai batean ordea, bizitza pribatuko hainbat gai ere arautzen zituen. Honela ikusi daiteke Arantzak 1892 urtean onartutako udal ordenantzen testuan.

Hispanidad Hispanidadea bihurtuta

Submitted by ereiten on

Gizarte modernokoak ginen, erreferente berriak sortu, ikur foralak arbuiatu hispanidadearen moldea apurtu zutenetakoak, alegia.

Orduko pentsalari asko, gizonak, poetak ziren. Filosofoek ere jende arruntak ulertzeko moduan kontatzen zuten kontatu beharrekoa.

Aresti aspertzen zen.

Telefonista, emakumeen lanbidea

Submitted by ereiten on

Apirilaz geroztik Gipuzkoako Artxibo Orokorrean ari gara lanean Diputazio Probintzialeko (1877-1977) ogasunari dagokion dokumentazioa antolatzen. Aldundiak zerga bilketan eta gastu eta diru sarreren kudeaketan sortutako dokumentazioa da antolatu eta deskribatzen ari garena. Halakoetan, instituzio publiko bateko dokumentazio historikoarekin lan egiten dugunean dokumentuetan soilik gizonezkoen izen-abizenak ikustera ohituta gaude, XX.