"Badu, Bada" erakusketarako gonbidapena
Datorren azaroaren 16an arratsaldeko 20:00tan San Telmo Museoan irekiko den Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketarako gonbidapena da honako hau.
Datorren azaroaren 16an arratsaldeko 20:00tan San Telmo Museoan irekiko den Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketarako gonbidapena da honako hau.
Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran zabaldu den Iñaki Olazabal (Andoain, 1959) artistaren Zeinuak erakusketako publiko harreraren arduradun izango da.
Erakusketak 3 seriez osatutako instalazio eskultorikoa aurkezten du eta bisitariak berak honi buruzko irakurketa propioa egiteko aukera eskaintzen du.
Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan zabaldu den Fiona Tan (Indonesia, 1966) artistaren Abiapuntua erakusketako pedagogia-programa, publikoaren harrera eta bisita gidatuen arduradun izango da.
Jakina da pilotak eta, batez ere, erreboteak Villabonan duen garrantzia. Horrexegatik Amagoia Piak (Ereiten) udal artxiboan gaiaren inguruan topatutako dokumentazioa gure blogean egindako iruzkin baten bidez erakusgai jarri du.
Jakin badakigu pilota dela Villabonatarren kirolik kuttunenetako bat. Errebotea bereziki, Antzinatik datorren jokua da hau, nahiz eta gaur egun beste kirol batzuen indarragatik baztertua izan. Artxiboko dokumentuen artean murgilduta, kirol honen inguruan hainbat agiri topatu dugu eta interesgarria deritzogu hauek erakustea.
Aurreko maiatzean San Telmo Museoan eta Demagun Taldeak antolatuta 1813an jazotako Donostiako setioa abiapuntu hartuta gizarte zibilak gudetan duen biktima papera aztertu zuen mahai ingurua izan zen.
Ereitenek hurrengo hilabeteetan Donostiako Untzi Museoan Naufragioak Euskal Kostaldean ireki berri den erakusketan kolaboratzaile gisa lan egingo du.
Ikasturte honetan ere Donostiako Aquariumean Ereiteneko gidak arituko dira lanean bisita gidatuak eta umeentzako tailerrak egiten.
Iaz bezala aurten ere berdin gozatzea espero dugu!
Ereitenek urriaren 2an Kursaalen ospatu zen Enpresarean azokan parte hartu du. Bertan euskaraz lan egiten duten enpresak edota produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten 100 bat bildu dira, elkarren arteko harremanak estutu, elkarlanerako bideak aztertu eta negozio bide berriak zabaltzeko helburuarekin. Ekimena Bai Euskarari ziurtagiriak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Kutxaren Gizartekintzaren laguntzaz.
"Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi" horiek dira Asteasuko Udal Artxiboko XVI. mendeko dokumentazioan topatu ditugun euskaraz idatzitako zenbakiak. Honen inguruan, Ereitenen blogean, Iago Irixoa lankideak egindako hausnarketa argitara eman dugu.