Kaosari eta zoriari forma
Alonso Pimentelek Amable Arias liburuan gorde zuenez, Amablek berak dio txikitatik izan zuela pintatzeko beharra, eta honela, erabaki zuen inoiz ez zizkiotela gehien maite zituen bi gauzak kenduko, haiengatik borrokatuko zela: idazteagatik eta pintatzeagatik.
Gonzalo Chillida: abstrakzioa eta figurazioaren artean
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan apirilaren 25etik aurrera Gonzalo Chillidaren (1926-2008) erakusketa egongo da ikusgai. Ereiten erakusketa honetako harrera zerbitzuaz arduratuko da.
Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna (1475-1550)
Atzo Donibaneko Arizabalo Jauregian Iago Irixoa historialariak “Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna” hitzaldia eman zuen. Bertan, bi portuen artean XV. mende erdialdetik aurrera sustatu eta XVI. mende arte mantendu zen harremanaren berri eman zuen, hemengo eta hango dokumentazioak ondo islatzen duen bezala.
Voz y vida obrera. Luzuriaga. Hogeita bost lekukotasun
Pasa den astean aurkeztu zen Pasaiako udalak argitaratzen duen Sorginarri bildumaren ale berria: Voz y vida obrera. Luzuriaga. Hogeita bost lekukotasun. Bertan, Koldo Izagirrek 25 langileren oroitzapenen bidez borroka politiko-sindikalean erreferentzia nagusia izan zen Luzuriaga fundizioan jazotako hainbat bizipen biltzen ditu.
Hondotik ondora: itsas ondarearen jardunaldiak Pasaian
Itsas ondareari buruzko "Hondotik ondora" jardunaldien barruan, martxoaren 14an Pasai San Pedroko Udal Aretoan eta apirilaren 15ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ospatutakoek gai bera izan zuten hizpide: XVI. mendean zehar, euskaldunek burutu zuten Kanadan arrantza jarduera, hain zuzen ere.
Luis Gasca bilduma
Apirilarekin batera Koldo Mitxelena Liburutegiko Luis Gasca bilduma katalogatzeari berrekin diogu. 11.000 ale inguru dira dagoeneko deskribatu ditugun komiki, aldizkari, liburu, marrazki original,… Komiki eta zinema gaiak dira funts honen ardatz nagusiak.