Igantziko eta beste zenbait artxibotako harribitxien ingurukoak
Erran.eus-ek Ereiteneko bi langile elkarrizketatu ditu Igantziko artxiboan topatutako agiri bat aitzakitzat hartuta. Hauxe da egin dieten elkarrizketa.
Ereiten enpresako Amagoia Piá eta Beñat Ziarra historialariak artxiboen antolaketan espezializatuak dira. Bertze zenbait herriren artean Igantziko artxiboa eguneratzen ari dira.
Zein da egiten ari zareten lana?
Une honetan Igantziko udal artxiboa eguneratzen ari gara.