'Sistemaren lehentasunak'
Bienvenu, Ugo
Préférence système. Denoel, 2019.
Preferencias del sistema. Ponent mon, 2020.
Behar bada autoreak zientzia-fantastikoa egin duela uste du. Gu, berriz, liburua genero errealistan sartzekotan gaude. Errealismo gordinean, “magiko” hitzarekin lagundu gabe.
Izan ere, Bienvenuk girotzen duena ez zaigu egin pasa berri dugun itxialdia baino arrotzagoa. Are, tebeoak irakurtzeaz gain, Historia, Ondarea, Artxiboak, Memoria, Liburutegia... lan esparru dugunontzat, xahuketa operazio teknikoa da. Hala izanik ere, galdera asko sortarazten dizkigu gai honek.