Duela 200 urte “necazari bati enbargatuak”
Beste behin ere, Asteasuko Udal Artxiboa euskararekin lotutako informazioaren berriemaile da. Bertan gordetako aspaldiko beste agiri batek euskararen historiari ekarpen interesgarria egiten dio, xumea bada ere. Ez da horren berri dugun lehenengo aldia; blog hau bera, horren lekuko argia da. Hala ere, ez dugu esango amaierarik gabeko meatze baten aurrean gaudenik, baina bai oraindik zeharo ustiatu gabekoa dela.