'The World of the Newport Ship' kongresua (Bristol, 2014ko uztailak 17-18)
2002an, Newporteko antzoki berriaren eraikuntza lanetan ari zirela, egur aztarna batzuk agertu ziren. Modu honetan, eta larrialdiko indusketak egin artean, lanak gelditu egin ziren. Indusketek izugarrizko emaitza ekarri zuten, izan ere 2.000 ohol baino gehiago eta 300 objektu inguru aurkitu ziren, ia guztiak XV. mende erdialdeko ontzi bati zegozkionak.