1813: esker oneko aitortza

Submitted by ereiten on

Atzo Zubietan egin zitzaien esker oneko aitortza 1813an hiria berriro sortzeko lanean Zubietako Aktetan sinatzaile agertzen direnei, bai eta Donostiaren erreketa, suntsipen eta ondorengo berreraikuntzaren Bigarren Mendeurrenaren oroitza egiteko programatutako hamarka aktibitate gauzatzea ahalbidetu duten edota aktiboki parte hartu duten pertsona, erakunde eta elkarte guztiei ere, haien konpromisoa eta ahaleginarengatik.

Gure blog-a badabil!

Submitted by ereiten on

David Zapirain, Amagoia Pia eta Iago Irixoa izan dira gure bloga handitzearen azken arduradunak.

Urbietarren oinordetza: Juanes kapitainaren frogaketa

Submitted by ereiten on

Image removed.1550eko azaroaren 19a zen Juanes Urbietakoa hernaniarrak bere suhi Juan Estirongoa donostiarraren eta Hernaniko auzo Andres Olazabalgoa eta Martin Elduaiengoaren aldeko ahalordea eman zuen eguna.

[H]istorio konparaezinak: himnoak, ezpalak eta kalezuloak

Submitted by ereiten on

1813ko gertakizunaren urteurrenak aukera aparta dakarkigu letra larriko Historiaren eraikuntzaren inguruan gogoeta egiteko. Izan ere, kontraesan nahiko erakusten dizkigu kontakizun zalantzagarria dela frogatzeko.

Zer egin nahi dugu dakigunarekin?

Submitted by ereiten on

Image removed.Azken 10 urteotan informazioaren antolaketa eta hedapena landu dugu. Informazioa antolatzea zegoen gure lanaren abiapuntua, baina laster konturatu ginen oso joera desbiazionista genuela! Orain lasaiago gaude, edukien marketina deitzen baitzaio gure kabuz guk ere jorratu genuen bidea. Ufa!

Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren digitalizazioa

Submitted by ereiten on

Orain dela urte batzuk Hondarribiako Fernando Artola Sagarzazu Bordari bertsozale eta poetaren artxibo pertsonala antolatzeko eta sailkatzeko aukera izan genuen: oharrak, zirriborroak, eskutitzak, bertso-epaile izandakoaren puntuaketak... Orain, berriz,1984. urtetik aurrera Hondarribian antolatzen den Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketan sartituak izan diren lanak digitalizatzen ari gara Hondarribiako Liburutegirako. Honen bidez, Interneten egongo dira eskuragarria ipuin, kontaketa zein olerki ezberdinak.


Udako Zientzia Txokoa 2013

Submitted by ereiten on

Aurten ere Eureka! Zientzia Museoaren Udako Zientzia Txokoan parte hartuko dugu. Antolatutako ekintza honek haurrek ondo pasatzea eta zientziaren inguruko jakin-mina piztea dute helburu. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua eta ekainak 24tik abuztuaren 6ra 5 eguneko txanda ezberdinak antolatuko dira. Bertan jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.