Bristol, Pasaia eta ‘Bristol Kristoa’ hitzaldia
Pasaiako badiak Historian zehar izan duen garrantzia ukaezina da. Pisu hori modu desberdinetan gorpuztu da herenegun, atzo eta gaur. Denboraren joan-etorrian askotariko errealitateak ikusi ditugu, beren aztarnak modu eta euskarri ugaritan irudikatuz: jendearen bizipenetan, gizartearen egituraketan, eraikinetan, objektuetan, kartografian edota idatzitako agirietan. Horiek guztiek gure iragana islatzen dute eta bere ezagutzan sakontzeko ezinbesteko tresnak dira, bai egun ikusten duguna ulertzeko, baita duela 50 urte, 100, 200 edo 500 urteko kontuetara hurbiltzeko ere.