cnADe-ren kongresuan ateratako ondorioak

Submitted by ereiten on
Urtarrilaren 21 eta 22an cnADek antolatutako "IV Congreso Nacional de archivo y documento electrónico" delakoan egon ginen. Honen goiburua zen: "Aterrizando con inteligencia". Noski, adimen artifiziala hitzaldi gehienetan azaldu zen, eta ez pentsa, askotan bigarren mailako aipamen bezala ikusi dugun arren asko dira honekin artxibo eta administrazioaren inguruko ekimenak.

Draga bat erosteko beharra

Submitted by ereiten on

Image removed.Zumaia Urola eta Narrondo ibaiek bat egin eta itsasoratzen diren tokian kokatutako herria da. Kokagune honek bere historia baldintzatu du itsasora begira bizi izan den herri bilakatuz. Portu garrantzitsua izateaz gain, ontziola garrantzitsuen kokagune ere izan da herri hau. Gaur egun oraindik itsasoarekin lotura estua duela ezin uka.

Villabonako artxiboak badu zer esanik

Submitted by ereiten on

Image removed.Gure artxiboak ere, herritarrek bezala, Guda Zibileko ondorio latzak jasan zituen. Herrian bertan enfrentamendu militarrik egon ez zen arren, dokumentuak suntsitu ziren, espedienteak desagertarazi, material asko bidean "galdu"...

Hormek Diote proiektuaren egitasmo berriak

Submitted by ereiten on

Image removed.Hormek Diote proiektua, 2015. urtean hasi zen Donostiako eta inguruko hainbat herrietako (Pasaia eta Orereta) paretetan mural erraldoi ezberdinak margotzen. Orduan, artista ezberdinak gonbidatu genituen muralak egitera (Arantxa Recio eta Jenni, Igor Rezola, Judas Arrieta, Ismael Iglesias, Hormachick kolektiboa).

Herriko erlojuaren esferarekin gorabeherak

Submitted by ereiten on

Image removed.Egin ditugun azken bi idatziak herriko erlojuaren ingurukoak izan dira. Bi kasuetan erlojuaren makineriarekin lotura izan dute. Herriko erlojuaren inguruko trilogia osatuko duen idatzia izango da hau, baina oraingoan, erlojuaren esferarekin izandako gorabeheren berri eman nahi dizuegu.

Uraren erabilera

Submitted by ereiten on
Villabonako estanpatuen fabrikari buruzko berri sortarekin jarraituz, enpresa honek bere funtzionamendurako behar zuen baliabide natural garrantzitsuenetako baten kudeaketari buruz hitz egingo dugu oraingoan.