Etxeratze-agindua Orendainen

Submitted by ereiten on

Denok gogoratuko dugu Covid-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako etxeratze-agindua. Gaztelaniaz “toque de queda” bezala ezagutua, etxeratze-agindua eguneko ordu zehatz batean jendeari kalean ibiltzeari debekua jartzea da. Gaurko aktaren gaia ikusita, ezinezkoa da gazteak jomugan jarri zituen egoera horretan ez pentsatzea. 

Funts bereziak Amasa-Villabonako Udal Artxiboan

Submitted by ereiten on

Artxiboetan ez dira idatzizko testuak bakarrik gordetzen. Bertako apaletan, herriaren bilakaera historikoaren lekuko diren funts oso bitxiak gordetzen dira. Hortaz, gaurkoan Amasa-Villabonako Udal Artxiboan gordetzen diren funts berezien inguruan hitz egingo dugu.

Lan eskaintza berezia Orendainen

Submitted by ereiten on

1894 urteko 57 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, Orendaingo Udaleko idazkari-lanpostua hutsik zegoela iragarri zen, baina postu horrek berekin beste bi kargu izango zituen: sakristauarena eta organo-jolearena. Lan eskaintza berezia, zalantzarik gabe. 

Abaltzizketan "En castellano y vascuence"

Submitted by ereiten on

Urte gehiegi daramatzagu udalen kontestuen barruan euskararen erabileraren eztabaida luzean. Azken urteetan eztabaida hori amaituta zegoela uste bagenuen ere, beti dago zerbait berriro bizten duena.

Sobera jakina da historian zehar udal dokumentazioaren gehiengoa gaztelaniaz aurkitzen dela eta udal osoko bilkuretako aktak ez dira salbuespena. Hala ere, gure udaletxeetan euskararen erabilera etengabekoa izan denaren aztarnak ikus ditzakegu ofizialki erderaz idatzita dauden dokumentuetan.

Kultu eta elizgizonen kontribuzioari Abaltzisketak ez

Submitted by ereiten on

“Marca la x a favor de la Iglesia” entzutean askori belarri batetik sartu eta bestetik irtetzeen zaigu baina XIX. mendean kontuak beste garrantzi bat zuen.  Elizari ordaindu beharreko tributua kristau onen eginbeharretako bat zen, baina, ez hori bakarrik, zer eta nola ordainduk ere eztabaidak sortzen baitzituen.

Baliarrainen, irakurtzen ulertzen

Submitted by ereiten on

Akten hustuketa idatzita dagoena irakurtzea eta bertan jartzen duenaren laburpena egitea dela laburbildu daiteke. Askotan zailena irakurtzeko ahalmena izatea dela pentsatzen da baina kasu askotan garrantzitsuagoa da testuingurua ondo ulertzea hustuketa zuzena egiteko.

Agian, horrela esanda ez da ulertzen, horregatik adibideak jartzea esandakoa frogatzeko modurik egokiena litzateke.

Baliarraineko Udal Artxiboa. Signatura: 0003-1_020

Baliarrainen kaleak jazten

Submitted by ereiten on

Egun kaleetan errotulazioak ikustean bizi guztian bertan daudela pentsatu dezakegu, baina, ba ahal dakigu noiz hasi ginen kaleak eta etxeak zenbakiz jazten?
 

Elena Barrena Osoro: mujer, profesional, referente

Submitted by ereiten on

“No son necesarias grandes conmemoraciones para desplazarse por unos momentos de las ocupaciones habituales que nos envuelven día a día, que nos encaran en dirección hacia el mañana, y dedicarnos a reconocer la trayectoria pasada, la que también día a día ha ido configurando nuestro presente.

A nadie se le ocurriría pensar en sujetos, individuales o colectivos, desprovistos de dimensión espacial, carentes de marco socio-territorial que les contextualiza, que les vincula a una realidad y les otorga una de las señas esenciales de su identidad.